miércoles, 4 de diciembre de 2013

Frank Lloyd Wright - Robie Etxea

 Robie Etxea


Robie etxea, Chicagon eraikia 1906-1909. urtean. Honako eraikin hau, Zelaietako etxeen obra hoberena eta XX. mendeko arkitekturaren eraikin nagusienetarikoa litzateke.
Robie etxearen horizontaltasunak, axialtasunak eta bertan erabilitako materialak Wright-ek ,bere infantzian, inguruan izan zuen paisaia islatzen dute.
Frank Lloyd Wrightek berak diseinatu zituen ateak, leihoak, alfonbrak, etab.


F.L. Wright Collected Writings Volume 5 (1949-1959) liburuan, Bruce Brooks Pfeiffer idazleak honako eraikin honi buruz dio, honako etxe hau begiekin ikusi zuenean, argi eta garbi ikus zezakeela etxe honek bertan bizi denaren gain izan zezakeen onura. Eraikinaren barnean egoteak, bihotza eta arima lasaitzen zituela dio.
Eraikin gehienek, bertan bizi diren pertsonak gordetzen dituzte, Robie etxeak, berriz, bertan bizi denari askatasuna ematen dio.

‘’Historia crítica de la arquitectura moderna’’ liburuan, Kenneth Frampton idazleak dioenez, honelako etxeak dira pertsonen arteko maila soziala ezberdintzen dutenak. Izan ere, bertan bizitzeak jada inguruko bizilagunen gainetik jartzen zaitu.

Nire ustez, Robie etxearekin, F.L. Wrightek kanpo-barne espazioen arteko erlazioa guztiz bete zuen. Eraikinean erabiliak izan diren materialak ezinhobeak iruditzen zaizkit, inguruko zuhaitzekin eta landareekin lotura handia gordetzen baitituzte. Etxea tximiniaren inguruan eraikia egoteak horizontaltasun horren eta bertikaltasunaren artean lotura ederra mantentzen duela deritzot.


Robie Etxearen inguruan idatzi labur bat egin nahi izan dut, Frank Lloyd Wright arkitektoak egin izan dituen eraikinetatik, niri behintzat, gehien gustatu zaidana izan delako. Hori dela eta, eraikinaren inguruan hitz egiten duten idazleen liburuak ikuskatu ditut liburutegian, zuei informazio apur bat eskaini ahal izateko.

Robie Etxea ezagutzen ez duenarentzat, hemen dituzue eraikin honen argazki batzuk:









No hay comentarios:

Publicar un comentario