martes, 22 de octubre de 2013

Nire logela

Nire Logela


 Nire logela nire nortasunaren islada da, beste edonor baino hobeto ezagutzen nauena. Nahiz eta oso handia ez izan, nire nahi eta sekretu guztiak gordetzen ditu bere barnean, bizia den ibilaldi honetan nire alboan doan lagun minena balitz bezala.

Esan dezaket, dudarik gabe, nire logela nire izatearen beraren atal bezala har dezakedala, eta, era batean, beraren hutsa sentitzean, ni neu naizen bezala izateari utziko niokeela.

Nire logela nire nortasunaren islada baitda.





martes, 8 de octubre de 2013

3.Ariketa: 10 m2 inguruko txabola bat eraiki


Ariketa honetan, ikaslea eraikuntza arkitektoniko baten prozesu konpletu baten aurrean egongo da. Lotura eta oinarrizko kontzeptuak, bai eraikuntzazkoak eta bai egiturazko nozioak.

 Irakasleek eman dizkiguten materialez baliatuz, txabola baten maketa egin behar dugu 1/20 eskalan.

Honakoa litzateke neuk eginiko txabolaren maketa:

Txabola eraikitzerakoan erabilitako egur-oholen arteko lotura egokiena honakoa litzatekeela uste dut, egurra ustel ez dadin eta txabolak zutik iraun dezan.

Txabolaren teilatuari honako itxura eman zaio, euria egiten duenean, txabolaren barnera ur tantarik ez sartzeko.


Maketa zuzendu eta astebete geroago, txabolaren planoak egiteko esan ziguten: