martes, 26 de noviembre de 2013

4. Ariketa - Arkitektura Unibertsitatearen jardinean etxea

4.Ariketa: Arkitektura Unibertsitateko jardinean etxea

Gaurko ariketa, arkitekturako unibertsitateko jardinean etxe bat egitea da, bertako inguruarekin erlazioa mantentzen duena. Etxea bi ikasleentzat litzateke. Etxeak bi logela, sukaldea, bainugela, egongela eta lana egiteko lan-gela bat eduki behar ditu.

Hau litzateke nik eginiko etxearen eta inguruaren maketa bat 1/100 eskalan:






Entregatu beharrekoa honakoa litzateke:
-Proposamen osoaren maketa 1/100 eskalan.
-Proposamenaren oinak, ebaketak eta altxaerak.
-Proposamenaren oinak, ebaketak(eskaileratik) eta altxaerak altzariekin 1/50 eskalan.

Hala eta guztiz ere, diseinaturiko etxearen axonometria simetriko bat egin dut etxearen ideia errazago uler dadin.








INFLUENTZIAK

Influentziei dagokienez, etxearen ideia Le Corbusierren Villa Savoye etxearengandik lortu dut:


Eskaileraren ideia, ordea, Zaha Hadid arkitektoaren ``escaleras flotantes´´ diseinutik lortu dut:



martes, 5 de noviembre de 2013

3. Ariketa - Logela

Hirugarren ariketa honetan, barnean bainugela bat duen 20m2-ko logela diseinatu behar dugu. 2013/11/05-ean, hirugarren ariketa honen entregari dagozkion argazkiak igo behar ditugu, beraz, hona hemen 1/20 eskalan dagoen maketaren argazkiak:



Honako hauek dira, logelaren ariketarako eginiko logelaren oin, ebaketa, piktograma eta ideogramak, eta apunteak:




Espazio ezberdinen arteko erlazioa mantendu nahi da balden bitartez:



Logelak bi leiho ditu, bat bestea baina handiagoa da, bertan sartu ahal izango den argi kantitatea desberdina izateko, honela, espazio ezberdinak direla argi geratuko da.

Gaur egun, aldaketa batzuk egingo nizkioke logelari, baina hasiera batean jarraitu nahi nuen ideiarekin jarraituz.

Aldaketa horietako bat adibidez, ohearen kokapena armairuarenarekin eraldatzea litzateke, ohea gehiago izkutatzeko eta argazkian ikusi ditzakegun balden ezkerreko atala erabilgarriagoa izateko.